Bizkaiko Foru Aldundiaren Gobernu Kontseiluak eskudirutan 71.701 euroko ekarpen ekonomikoa ematea onartu du, Bizkaiko Teknologi Parkeko Biokabian biozientzien eremuan oinarri teknologikoko enpresa berritzaile berriak sortzea sustatzen jarraitzeko.
2009 eta 2010. urteetarako, Berrikuntza eta Ekonomi Sustapen sailak
eta Bizkaiko Enpresa eta Aurrerapen Zentroak (BEAZ) aipaturiko
ezaugarriak dituzten sei enpresa berri sor daitezkeela eta gure
Lurraldetik kanpoko biozientzietako bi proiektu berri erakar
daitezkeela aurreikusten dute.
Deskribaturiko epealdirako eskudirutan egingo den aipaturiko 71.701
euroko ekarpena honela banatuko da: 35.533 euro aurten eta 36.168 euro
2010ean. 2006 eta 2008. urteen artean, Biokabin hamar enpresa kokatu dira eta
laguntza eman zaie: Histocell, Midatech, Owlgenomics, Noraybio,
Pharmakine, Biolan, Vacunek, Bioftalmik, Abyntek eta Genetadi.