Juan José Ibarretxe lehendakariak eta José Luis Bilbao Bizkaiko ahaldun nagusiak Amorebieta-Etxanoko AIC-Automotive Intelligence Center zentroaren instalazioak inauguratu dituzte gaur ofizialki. Automozioaren sektoreko hainbat profesional eta horri lotutako eragile ugari egon da bertan.
Automozio zentro honen modeloa bakarra da munduan, balio erantsiko
jarduerak biltzen dituelako espazio berean.
Zentroaren helburua da
bertan kokatuko diren sektoreko enpresen arteko lankidetza sustatzea,
lehiakortasun handiagoa izan dezaten. Beste batzuen artean,
trebakuntza, ikerketa edota industri garapenerako unitateak ezarriko
ditu zentroko instalazioetan.
Ildo horretan, gaur arte 18 erakundek eskatu dute atxikipena, hala
nola: atzerriko multinazionalek, tokiko taldeek, kooperatibek,
familia-enpresek, ikerketa zentroek, prestakuntza zentroek eta
ingeniaritza enpresek.
AIC zentroak azpiegitura abantailatsuak egin ditu Boroan
(Amorebieta-Etxano) eta Ermun. Gaur inauguratu den aldea 1. fasearen
barruan sartzen da, eta egoitza nagusia eta bi garapen unitate ditu.
Amorebieta-Etxanoko guneak 20.000 m2ditu guztira, eta horretarako
ezarri zen epea betez amaitu da: urte eta erdian egin da.
Bizkaiko Foru Aldundiak egin du fase horretarako behar izan den 42
milioi euroko inbertsio osoa. Amorebieta-Etxanoko Udalak 50.000 m2-ko
lurra laga du. Gainera, fase horren barruan, bost garapen unitate ari
dira eraikitzen Ermun.
www.bizkaia.net