AnHitz, euskaraz hitz egiten duen zientzia-aditu birtuala aurkeztu dute, Vicomtech-IK4 eta Tecnalia-Infotech zentro teknologikoek, Elhuyar Fundazioak eta Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) Ixa eta Aholab taldeek osatzen duten partzuergoak bultzatuta eta Eusko Jaurlaritzaren laguntzari esker sortu da proiektua.
Euskaraz hitz egiten duen zientzia-aditu birtual interaktiboa da
AnHitz. Erabiltzaileak egiten dizkion zientzia eta teknologiari buruzko
galderak erantzuten ditu euskaraz, eta hitz bakar edo anitzeko
kontsultak ere egin ahal zaizkio. Horrez gain, kontsulta horiekin
zerikusia duten gaztelaniazko eta ingelesezko dokumentuak bilatu eta
euskarara itzultzen ditu.