BAI. Bizkaiko Berrikuntza Agentzia

Bizkaiko Berrikuntza Agentzia BAI Agencia de Innovacion de Bizkaia
 
 
  1. hasiera
  2. Bizkaiberri zerbitzuak
 
 

Bizkaiberri zerbitzuak

Helburuak

BIZKAIBERRI ZERBITZUAK honako hau sustatu nahi du:

  • Berrikuntzaren erronka hartzearen garrantziari buruz sentsibilizatzea.
  • Proiektu berritzaile gehiago egotea eta horiek kalitatezkoak izatea ahalbidetuko duten tresnak eta metodologiak garatzea.
  • Bizkaiko berrikuntza sistemako eragileen arteko koordinazioa eta lankidetza areagotzea, sarean egindako lana lagunduz.
  • Bizkaiko enpresek berrikuntzaren esparruan zein beharrizan dituzten identifikatzea.
  • Enpresek berrikuntzarako duten ahalmena eta gaitasuna sustatzea.

Nori zuzendua

Plantilan 6 eta 100 langile artean dituzten Bizkaiko industriagintzako enpresak.

Laguntzak

BIZKAIBERRI ZERBITZUAK dekretu honen bidez eskaintzen diren zerbitzuak:

1. arloa ESTRATEGIA ETA KUDEAKETA
a) Berrikuntza kudeatzeko sistema bat ezartzea.
b) Zaintza estrategikoa.
- Zaintza-jarduerak.
c) Prozesuak kudeatzeko berrikuntza-sistema bat ezartzea/prozesuen araberako kudeaketa. 
d) HOBERA metodologia erabiliz hobekuntza-plan bat egitea.

2. arloa EKOIZPEN PROZESUAK
a) Prozesuaren azterketa
b) Berrikuntza ekoizpen-prozesuan

3. arloa PRODUKTUA / ZERBITZUA
a) Produktuaren azterketa
b) Berrikuntza produktuan/zerbitzuan
        - A egoera
        - B egoera

4. arloa PERTSONAK 


Eskabideak aurkezteko epea

2008ko maiatzaren 23tik urriaren 30ra arte.

Informazio gehiago jasotzeko: bai@bizkaia.net

 
 
Release performed
by ecmware