BAI. Bizkaiko Berrikuntza Agentzia

Bizkaiko Berrikuntza Agentzia BAI Agencia de Innovacion de Bizkaia
 
 
  1. hasiera
 

Sariak

Enpresek Berrikuntzaren Kultura sustatzeko egiten dituzten ahaleginekin bat egin nahi dugu eta, horretarako, zenbait sari antolatzen ditugu bide horri heltzen dioten enpresak goraipatzeko.

 

Makina Erreminten Diseinu Sari Nazionala

BAI Bizkaiko Berrikuntza Agentzia, lehen DZ Diseinu Zentroa zena, 1990. urtetik Makina Erreminten Diseinu Sari Nazionalaren antolaketaz arduratzen da Makina Erreminta Egileen Espainiako Elkartearekin eta Bilbao Exhibition Centre-ekin batera.

Makina erremintaren sektoreak duela urte asko aintzat hartzen du teknologia-diseinu binomioa merkatu globalean lehiatzeko funtsezko elementu legez. Makina Erremintaren sektoreko enpresek ondo baino hobeto dakite teknologia berrikuntzarekin batera merkatuan lehiatzeko ezinbestekoak direla kalitatea hobetzea, eraginkortasuna, segurtasuna, fidagarritasuna edo makinen edertasuna.

Horregatik, Makina Erremintaren Diseinu Sari Nazionalak berriro ere etengabe hobetzen saiatzen diren eta horretarako diseinu eta berrikuntzaren aldeko apustua egiten duten sektoreko enpresak goraipatu nahi ditu.

Sariaren 2008ko edizioa elkarrekin babesten dute Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Sailak; Industria, Turismo eta Merkataritza Ministerioak; eta Bizkaiko Foru Aldundiko  Ekonomi Sustapen Sailak.

 

Berrikuntzaren sariak

2006. urtean, lehenengo aldiz, Berrikuntzaren Sariak eman genituen goraipatze hori gauzatzeko.

Geure ekimenak ere berritzaileak izan daitezen nahi dugu eta, horregatik, enpresarik berritzaileenak hautatzeko metodologia berezia erabili dugu.

Aurreneko edizioan saridunak hautatzeko on-line balore-merkatu bat antolatu genuen eta bertan hautagai ziren enpresek kotizatu egiten zuten. Inbertsiogileek —gutariko edonork— Interneten bidez erosteko zein saltzeko aginduak ematen zituzten eta horrela enpresen balioa ezartzen zen, ekimenik berritzaileena erabakitzeko.

 

Konpartitu hau

Share this: Aupatu Share this: zabaldu Share this: meneame Share this: facebook Share this: Del.icoi.us Share this: Spurl Share this: twitter
 
Release performed
by ecmware